Duela bi urte hasi ginen gure kulturaren transmisioari ekiten uda giroan. Aste batez gazte talde batek sormen esperientzia ahaztezina bizi izan zuen Lekeition. Aurten hirugarren dzangada egingo dugu transmisioaren itsasoan. Gazte talde bat osatuko dugu eta uztailaren bigarren astean kultur profesionalekin harremanetan eta sorkuntzan aritzeko aukera izango dute. “Sortuz ta sortuz gure aukera, atsedenik hartu gabe”. Katea ez dadila eten!
Sormen egonaldi hauek egundoko aukera dira gure kultur garaikidean murgiltzeko. Ez dugu esperientziarik eskatzen, deskubritzeko gogoa baino ez. Edozein gaztek har dezake parte. Udako giroan, herri liluragarri batean eta lehen mailako sortzaileen eskutik eskura. Hitza, gorputza, irudia, soinua, arte eszenikoak eta transmisioa landuko dituzte. Begirada panoramikoa izango da. Gure geroa eraikitzeko baliagarriak diren trebetasunak eskainiko ditugu. Geroa gaur. Transmisio tailer teoriko praktikoez gain, sormen astea ere antolatu dugu Lekeitioko hainbat espaziotan. Egunero emanaldi bat. Egunero sormena bizitzeko modu bat. Egunero ikuskizun bat ikusteko gonbita arratsaldez: Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea, Gari, Anari, Maialen Lujanbio eta Dantzaz.
18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat.
Lemaizanak:
Egun bakoitzean arlo bat landuko dugu, erreferentziazko sortzaile batekin:
- Sormena: Ane Labaka
- Hitza: Leire Vargas
- Soinua: Amets Aranguren (Ibil Bedi)
- Irudia: Josu Martinez
- Gorputza: Dantzaz
- Sormen Kolektiboa Edurne Azkarateren zuzendaritza pean
Emanaldiak:
Egunero ikuskizun bat ikusteko gonbita arratsaldez: Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea, Gari, Anari, Maialen Lujanbio eta Dantzaz
Prezioa:
Bakarrik bazatoz: 300€ / Bizkaitarra bazara: 150€
Lagun batekin batera bazatoz: 450€ bikotea (225€ bakoitzak) / Bizkaitarrak bazarete: 250€ bikotea (125€ bakoitzak)
Taldea:
Gehienez 15 lagunetako taldea.
Loraldia Gaztea 2024: "Udako Ola"

Gertaeraren datuak
Antolatu du
loraldia.eus
Non
Ostatua Trinkete aterpetxean
Noiz
24/06/2024-etik 29/06/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.