Loraldia Gaztea 2024: "Udako Ola"

Loraldia Gaztea 2024: "Udako Ola"

Datos del evento

Organizado por

loraldia.eus

Donde

Ostatua Trinkete aterpetxean

Cuando

Del 24/06/2024 al 29/06/2024

Duela bi urte hasi ginen gure kulturaren transmisioari ekiten uda giroan. Aste batez gazte talde batek sormen esperientzia ahaztezina bizi izan zuen Lekeition. Aurten hirugarren dzangada egingo dugu transmisioaren itsasoan. Gazte talde bat osatuko dugu eta uztailaren bigarren astean kultur profesionalekin harremanetan eta sorkuntzan aritzeko aukera izango dute. “Sortuz ta sortuz gure aukera, atsedenik hartu gabe”. Katea ez dadila eten!

Sormen egonaldi hauek egundoko aukera dira gure kultur garaikidean murgiltzeko. Ez dugu esperientziarik eskatzen, deskubritzeko gogoa baino ez. Edozein gaztek har dezake parte. Udako giroan, herri liluragarri batean eta lehen mailako sortzaileen eskutik eskura. Hitza, gorputza, irudia, soinua, arte eszenikoak eta transmisioa landuko dituzte. Begirada panoramikoa izango da. Gure geroa eraikitzeko baliagarriak diren trebetasunak eskainiko ditugu. Geroa gaur. Transmisio tailer teoriko praktikoez gain, sormen astea ere antolatu dugu Lekeitioko hainbat espaziotan. Egunero emanaldi bat. Egunero sormena bizitzeko modu bat. Egunero ikuskizun bat ikusteko gonbita arratsaldez: Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea, Gari, Anari, Maialen Lujanbio eta Dantzaz.

18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat.

Lemaizanak:

Egun bakoitzean arlo bat landuko dugu, erreferentziazko sortzaile batekin:

- Sormena: Ane Labaka
- Hitza: Leire Vargas
- Soinua: Amets Aranguren (Ibil Bedi)
- Irudia: Josu Martinez
- Gorputza: Dantzaz
- Sormen Kolektiboa Edurne Azkarateren zuzendaritza pean

Emanaldiak:

Egunero ikuskizun bat ikusteko gonbita arratsaldez: Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea, Gari, Anari, Maialen Lujanbio eta Dantzaz

Prezioa:

Bakarrik bazatoz: 300€ / Bizkaitarra bazara: 150€

Lagun batekin batera bazatoz: 450€ bikotea  (225€ bakoitzak) / Bizkaitarrak bazarete: 250€ bikotea (125€ bakoitzak)

Taldea:

Gehienez 15 lagunetako taldea.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento