Proiekzioak: "La mecánica de los fluidos" (Gala Hernández López)

Proiekzioak: "La mecánica de los fluidos" (Gala Hernández López)

Datos del evento

Organizado por

tabakalera.eus

Donde

Tabakalera

Cuando

02/05/2024

La mecánica de los fluidos, Gala Hernández López, Frantzia, 2022, 39’Aurkezpena eta solasaldia: Gala HernándezSaiakera dokumentala. 2018an, incel batek (nahi gabeko zelibe batek) suizidio ohar bat idatzi zuen Reddit plataforman: "Amerika nire heriotzaren erantzulea da". Fluidoen mekanika hitz horiei erantzunak aurkitzeko saiakera bat da. Interneteko deriba birtual bat bere arrasto digitalaren bila, bi bakardade konektaturen arteko barne-bidaia bat bihurtzen dena. Gala HernándezArtista, ikertzaile eta zinemagile honen lanak diziplina arteko ikerketa eta saiakera zinematografikoen, bideoinstalazioen eta performanceen ekoizpena uztartzen ditu, kapitalismo konputazionalak espezifikoki ekoitzitako subjektibotasun modu berriei buruz. Ikuspegi feminista eta kritiko batetik, komunitate birtualetan munduaren egoeraren fikziozko sintoma gisa dabiltzan diskurtsoak eta iruditeriak aztertzen ditu. Besteak beste, Berlinalen, DOK Leipzigen, Cinéma du Réelen, IndieLisboan, Clermont-Ferrandeko Film Laburren Jaialdian eta Montrougeko Salonen erakutsi dute bere lana. "La mecánica de los fluidos" filmak film labur dokumental onenaren Cesar saria jaso zuen 2024an. Zine garaikidea Zikloari dagokio.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento