Proiekzioak: "La mecánica de los fluidos" (Gala Hernández López)

Gertaeraren datuak
Antolatu du
tabakalera.eus
Non
Tabakalera
Noiz
02/05/2024
La mecánica de los fluidos, Gala Hernández López, Frantzia, 2022, 39’Aurkezpena eta solasaldia: Gala HernándezSaiakera dokumentala. 2018an, incel batek (nahi gabeko zelibe batek) suizidio ohar bat idatzi zuen Reddit plataforman: "Amerika nire heriotzaren erantzulea da". Fluidoen mekanika hitz horiei erantzunak aurkitzeko saiakera bat da. Interneteko deriba birtual bat bere arrasto digitalaren bila, bi bakardade konektaturen arteko barne-bidaia bat bihurtzen dena. Gala HernándezArtista, ikertzaile eta zinemagile honen lanak diziplina arteko ikerketa eta saiakera zinematografikoen, bideoinstalazioen eta performanceen ekoizpena uztartzen ditu, kapitalismo konputazionalak espezifikoki ekoitzitako subjektibotasun modu berriei buruz. Ikuspegi feminista eta kritiko batetik, komunitate birtualetan munduaren egoeraren fikziozko sintoma gisa dabiltzan diskurtsoak eta iruditeriak aztertzen ditu. Besteak beste, Berlinalen, DOK Leipzigen, Cinéma du Réelen, IndieLisboan, Clermont-Ferrandeko Film Laburren Jaialdian eta Montrougeko Salonen erakutsi dute bere lana. "La mecánica de los fluidos" filmak film labur dokumental onenaren Cesar saria jaso zuen 2024an. Zine garaikidea Zikloari dagokio.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.