Datorren astean abiatuko da Poltsiko Antzerki Jaialdia, Donostian

Datorren astean abiatuko da Poltsiko Antzerki Jaialdia, Donostian
XXXIII. Poltsiko Antzerki Jaialdia maiatzaren 2tik 19ra egingo da Donostiako auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espaziotan. Umorea, kabareta, magia, bakarrizketak, musika… izango dira jaialdiaren osagai nagusiak.

Jaialdi honen xede nagusia da “barietate antzerkia zabaltzea hiriko auzoetara, bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere”.

Aurten, 14 konpainiak 32 emanaldi taularatuko dituzte; horietatik 16 euskaraz izango dira eta 16 gazteleraz. Tartean bost estreinaldi izango dira: Poltsiko Antzerki Sorkuntzako F taldearen Promesa berdina egin diegu lagun guztiei lan irabazlea eta Maider Díaz eta Xabin Fernandezen antzezlan finalista, Famiglia. Era berean, Tessa Andonegi eta Ainhoa Ayerbek Desorduetan estreinatuko dute, Maitetxu Miak Hau da hau euskandaloa! eta Andoni Mutiloaren Gora Poltsiko antzerkia!

Lehen egunean, maiatzak 2, Beatriz Egizabal aktoreak Magma Mia egingo du. “Haserre nago, sutan, irakiten… Sumendia lehertzear dago, Magma Mia!!!” Patriarkatuak gure gorputzetan duen eraginaren azterketa, adin ertaineko emakume baten ikuspegitik. ”

Jaialdiko azken ostiralean, maiatzaren 17an, Convent Gardeneko kriptan festa egingo da. Bertan The Chanclettes & La Mega Pubillaren La Santa Fiesta ikusiko da, umorez, musikaz eta probokazioz betetako ikuskizuna. Eta Andoni Mutiloaren Gora Poltsiko Antzerkia! kabareta ere antzeztuko da.

Poltsiko Antzerki Jaialdiaren agenda oso, hemen ikusi ahal duzue.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak