Antso Azkarra eta Nafarroako banderaren kateak, César Oroz-en komiki berrian

Mintzoa argitaletxeak eta César Oroz komikigileak Nafarroaren historiari buruzko umorezko komikien sail bati ekin zioten duela bi urte, eta geroztik urtero bat ateratzen dute udazkenean. 2023an Zirt-zart Nafarroan!! Noaingo bataila, 1521 izan zen eta 2024an Amaiur 1522 - Inperioak berriz erasotzen du. Bada, aurten Antso Azkarra sutan!! atera dute, Antso Azkarra erregean eta XIII. mendearen hasieran zentratuta: Gaztelak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa konkistatzea, Navas de Tolosako gudua eta hara joandako nafar soldaduen kopuruari buruzko egia, Nafarroako armarri eta banderako kateen istorio faltsua. . . Guztia beti bezain barregarri kontatuta.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak