Azpeitia Errepresioaren Aurka plataforma sortu dute, auzipetutako 43 herritarren alde elkartasuna antolatzeko

Vox-en kontra protesta egiteagatik eta Gaztetxearen urteurrenaren egunean izandako istiluengatik 43 azpeitiar daude auziperatuta, prozesu judizial desberdinetan. Besteak beste, horien alde elkartasuna antolatzeko eta errepresioaren aurkako aldarriak herriratzeko sortu dute Azpeitia Errepresioaren Aurka plataforma hainbat norbanakok eta auzipetuk. Lehen urrats gisa, manifestazioa deitu dute abenduaren 27rako, Errepresioaren aurrean, klase elkartasuna lelopean. Mobilizazioa 19:00etan hasiko da Azpeitiko plazatik.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak