Ibilbideak: "¿Con quién y para qué? Tejer redes para afianzar nuestro proyecto cultural" formakuntza-saioa, Maria Jose Noain Maurarekin

Ibilbideak: "¿Con quién y para qué? Tejer redes para afianzar nuestro proyecto cultural" formakuntza-saioa, Maria Jose Noain Maurarekin

Gertaeraren datuak

Antolatu du

K bulegoa

Noiz

22/03/2024

K bulegoak "¿Con quién y para qué? Tejer redes para afianzar nuestro proyecto cultural" ("Norekin eta zertarako? Sareak ehuntzea gure kultura-proiektua sendotzeko") formakuntza-saioa antolatu du martxoaren 22rako, Gipuzkoako kultura eragileentzat. Saioa Irungo Udalaren laguntzaz egingo da. Ibilbideak lerroko mugarri berri honetan, testuingurua ondo ezagutzearen garrantziaz gogoeta egingo dute parte-hartzaileek, horrela bazkide laguntzaileak identifikatu eta etorkizunean lankidetza-ildoak urratzeko aukera izan dezagun. Ereduetatik eta praktika onetatik abiatuta, gure kultura-proiektua garatzeko balio duten sareak ehundu eta finkatzeko zenbait gako lortuko dira. Ibilbideak berezko prestakuntza-ildo berriak mugarri monografikoak urratzen ditu kultura-proiektuak prestatu eta indartzeko; guztiak edo bakarren bat egiteko aukera dago, beharren arabera. Hirugarren mugarri monografiko honetan, sareak landuko dira, gure kultura-proiektua kalitatez eta aditu eta arituen laguntzaz, María José Noain Mauraren eskutik. Maria Jose Noain Maura Geografia eta Historian (Historiaurrea eta Arkeologia espezialitatean) eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziaduna da. Ibilbide profesionala museoen, komunikazioaren eta kulturaren kudeaketaren munduan garatu du. Los Viajes de Aspasia izeneko dibulgazio-proiektutik, Historia, Arte eta Arkeologia gaineko ikastaroak emateaz gain, testu historikoak idatzi eta Ondarearen inguruko kultura-proiektuak gauzatzen ditu. Gainera, erakusketak komisariatu ditu (Bidasoko Atlas Emozionala) eta KulturBox egitasmoaren arduraduna da (kultura-edukiontzi interaktiboak). Azken proiektu horiek lankidetzan garatu ditu Bitamine elkarteko Helga Massetani Piemonterekin. Ibilbideak izeneko prestakuntza-lerroa K bulegoak diseinatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuko kultura-sektorearentzako arreta zerbitzuak. Martxoak 22, ostirala - 10:00etik 13:00era. Oiasso Museoan, Irunen. Gaztelaniaz. Izena emateko epea otsailaren 20ra arte (egun hori barne). - IZEN-EMATEA

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak