Zinemabarri: "A los libros y a las mujeres canto"

Zinemabarri: "A los libros y a las mujeres canto"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

getxo.eus

Non

Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa

Noiz

21/03/2024

Maria Elorzaren hitzetan: "Virgiliok 'armei eta gizonari' abestuko ziela esanez hasten zuen Eneida. Film honen izenburuarekin bertso horri keinu bat egin nahi genion. Izan ere, gure asmoak ia aurkakoak izan arren, iraganeko tradizioarekin ere hitz egin nahi dugu. Pelikula hau lau pertsonaien eta bere liburuen erretratua da. Irakurtzen eta ikasten eman dute bizitza, hau da, ondare oso baliotsua zaintzen. Film honekin geure buruari galdetzen diogu literaturak, zinemak edo irudiek nola lagun diezaguketen bizitzen, nola egin gaitzaketen askeago, irudimenak eguneroko bizitzan duen garrantziaz, elitista ez den modu batean goi mailako kultura nola transmiti daitekeen. Filma letren errebindikazio bat ere bada, eta, era berean, emakume horiei omenaldia egiten zaie, erresistentzia ekintza batean zaintzeaz arduratzen baitira". SinopsiaEmakume bati ia "Avioneta" izena jarri zioten. Beste batek, liburutegi bat izan zuen bere kotxeko atzeko eserlekuan. Besteak, etxeko liburutegiko apal errebeldeen ondorioz hatz bat hautsi zuen. Zigarrogileek irakurketak entzuten dituzte lanean ari diren bitartean. Plantxagileek poemak gogoratzen dituzte. Horiei guztiei kantatzen diet. Suaren, uraren, sitsaren, hautsaren, ezjakintasunaren eta fanatismoaren aurka, emakume armada anonimo batek liburuak zaintzen ditu. Erresistentzia intimo bat da, epikarik gabekoa, iraultzarik gabekoa, armarik gabekoa. Fitxa- Zuzendaria eta gidoigilea: Maria Elorza
- Ekoizpena: Txintxua Films (Koldo Almandoz, Marian Fernández Pascal)
- Protagonistak: Antonia Deias, Loreto Casado, Viki Claramunt, Waltraud Kirste, Anne Elorza
- Argazkia: Maria Elorza
- Muntaketa: Maria Elorza
- Soinua: Maria Elorza, Xanti Salvador
- Generoa: dokumentala
- Hizkuntza: gaztelania, italiera
- Iraupena: 72 minutuZuzendariaMaria Elorza (Gasteiz, 1988) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta EHUko Arte Sorkuntza eta Ikerkuntzari buruzko masterra du. 2013tik hainbat film labur zuzendu ditu. Bere lanak Donostia, Malaga, Sevilla, Punto de Vista, Documenta Madrid eta Bilboko Zinebi jaialdietan aukeratu eta saritu dituzte. A los libros y a las mujeres canto da bere lehen film luzea. Filmografía (film laburrak): Quebrantos (Koldo Almandozekin batera, 2020), Ancora lucciole (2018), Gure Hormek (Las chicas de Pasaik, 2016), La chica de la luz (Las chicas de Pasaik, 2016), Agosto sin ti (Las chicas de Pasaik, 2015), Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (Las chicas de Pasaik eta Aitor Gametxo, 2013). - Maria Elorza, liburuei eta emakumeei kantuz (KULTURKLIK BEREZIA)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak