Eibarrek jipoia jaso du Santanderren (4-0)

Eibarrek 4-0 galdu du Racingen aurka igande honetan Santanderren jokatu duen Hypermotion Ligako 16. jardunaldiko partida. Ordu erdi eutsi diote armaginek etxeko taldeari, eta Racingen gol zaparrada jaso du ondoren. Iñigo Vicentek egin du lehen gola, urrutitik egindako jaurtiketa batekin (1-0). Bigarrena Villalibrek egin du, korner batean bigarren zutoinera buruz bikain errematatuta (2-0). Bigarren zatian, hirugarren gola aurrekoa bezala iritsi da. Castrok korner bat errematatu du bigarren zutoinera, aldea are gehiago handitzeko (3-0). Partida erabakita zegoela, Sangallik 4-0ekoa sartu du, falta bat azkar atera eta armaginen defentsa ustekabean harrapatuz. Horrela, Eibarrek jaitsiera postuetan jarraitzen du.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak