Fas Zinekluba: "FALLEN LEAVES"

Fas Zinekluba: "FALLEN LEAVES"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

cineclubfas.com

Non

Cineclub FAS

Noiz

19/03/2024

Fallen Leaves / Kuolleet Lehdet  · Finlandia · 2023 · 81 min· Zuz. : AkiKaurismäki · V. O. S. C. +XI KORTeN! Deadly Draw, Nitya Lopez. EH, 2023, 11’. Fik

Gonb. : Nitya Lopez Saitua

Bi lagun bakartiren maitasun istorioa, elkar ulertuko dutenak beren bizimodu zailaren erdian. Ansa Helsinkin bizi da, eta supermerkatu batean jarduten da askotariko lanak eginez; gau batez, beste langile bakarti batekin topatuko da, Holapparekin, zurrutari emana bizi dena bera. Biak saiatuko dira eta lortuko dute harreman bat osatzea. Filmak gai bat baino gehiago lantzen ditu, bakardadea, zailtasunen aurkako borroka eta giza topaketaren bilaketa.

Katigatzen, hunkitzen eta barre eginarazten duen tragikomedia. Erreferente klasikoak ditu eszenaratzeak; ia ez dago elkarrizketarik, pertsonaia murritzak, begiradak eta ekintzak hitzak baino gehiago.

Pertsonaia hieratiko eta etsituen poetika zabaltzen da; laneko zapalkuntzaren salaketa dago, eta aldi berean borrokara dei egiten du, edo, behintzat, erresistentziara.

Komedia minimalista, zuzendaria egiazko zinemagile baliotsu gisa berresten duena.

Epaimahaiaren saria Cannesko 2023ko Zinemaldian.

www. cineclubfas. com

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak