Zurrunbilo 2024: "ARTXIBO BILUZIA"

Zurrunbilo 2024: "ARTXIBO BILUZIA"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

salabaratza.com/

Non

Baratza Aretoa

Noiz

24/03/2024

Zurrunbilo 2024 jaialdiaren barruan. Joan Mari Torrealdai, Euskaldun Egunkariaren administrazio kontseiluko lehendakaria, atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten. “Ordenatuta zegoena desordenatu, armairu eta txoko guztiak miatu, milaka dokumentu eta paper eraman. Begirunerik gabe. Eta zehaztu edo deskribatu gabe. Inpotentziarik handienarekin ikusten nuen nola ari ziren hondatzen nire bizitza eta lan profesionala, nire ikerketak, nire etorkizuna. Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen Torrealdaik beranduago. Pieza eszeniko hau sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dute, eta antzerkiaren baliabideekin betetzen saiatu dira: gorputzez eta ekintzez jantzi dugu biluztasuna. Ekintza eszenikoa, dokumentua, performancea eta antzerkiaren mugetan mugitzen den pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan ikerketa bat abiatzen. “Joan Mari Torrealdai beka” jarri zuten martxan Usurbilgo Udalak eta Jakin aldizkariak. Hori izan da Metrokoadroka kolektiboaren ikerketa eszeniko hau abiatzeko pizgailua. Metrokoadroka Sormen Laborategia Oiartzun eta Errenteriako artista sare batek sortu zuten 2008an, helburu honekin: arte eszenikoetan eta arte plastikoetan proiektuak sortzea, laguntzea eta zabaltzea, beti ere kulturarekiko ikuspegi kritikoari eta esperimentazioari lehentasuna emanez. - Zuzendaritza eszenikoa: Marina Suarez Ortiz de Zarate, Oier Guillan.
- Zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide.
- Antzezleak: Intza Alkain, Javier Barandiaran.
- Argiztapena: Imanol Garcia.
- Produkzioa: Josu Zubia.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak