"Sirenak", Casey Larae, erakusketa

"Sirenak", Casey Larae, erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

Okendo Kultur Etxea

Noiz

27/06/2024-etik 23/08/2024-era

Sirenak seriean emakumeak ageri dira Zurriola hondartzako flotazio-lerroan edo horren azpitik. Serie horrek aurkezten ditu mugimendua, indarra, baretasuna eta etengabe aldatzen diren kondizioak. Argazkietako emakumeek urte osoan itsasoko ur hotzetan elkarrekin bainatzeko konpromisoa hartu zuten. Sirena-talde horren ahizpatasunak itsasoan kondizio txarretan barneratzeko behar den segurtasuna ematen die eta gozamena handitzen du, taldean egote hutsagatik. Sirenak serieak itsaspeko munduaren kontrastea aztertzen du, eta baretasun-une isolatuak itsasoaren etengabeko mugimenduarekin eta emakumeen figuren zatiekin aurkezten ditu. Casey Larae argazkilaria San Klementeko kostaldean jaio zen, Kalifornian, baina Donostian bizi da 2014az geroztik. Ekainaren 27an, 18:00tan, inaugurazioa dela eta, zuzeneko musika eskainiko du Helena Sánchezek. Uztailaren 11ean: Aske surfeatu, aske sentitu, aske disfrutatu eta gustora jardun. Emakumea* Surflari Elkarteko dokumentala eta ondorengo hitzaldia. 18:30tan elebitan. Uztailaren 24an eta abuztuaren 6an: Casey Laraek bisita gidatua egingo du. 19:00etan, gazteleraz. Ikusi ordutegiak

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak