"Baloreak"

"Baloreak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.donostiakultura.eus

Non

Donostiako Udal Liburutegi Nagusia

Noiz

10/04/2024-etik 04/05/2024-era

Baloreak erakusketa Nerea Kortabitarte kazetari donostiarrak idatzitako eta hamabi emakume gipuzkoarrek ilustratutako izen bereko liburuaren isla da: Ane Garmendia, Jone Taberna, Julia Lasa, June Martin, Maialen Arocena, Maore Sagarzazu, Nerea Bermejo Bermi, Naiara Goikoetxea, Noelia Sierra NoEz, Patri Taberna, Sara Essery eta Zuriñe Uriarte. Liburuaren hitzaurrea Noelia Lorenzo Pino idazleak sinatu du. Baloreak ibilbide poetiko bat da, hamabi emakumeren ilustrazioak eta hamabi balio unibertsal biltzen dituena. Hitzaren iraultza isilaren bidez, Bidasoa ibaiko migratzaileen drama aditzera ematen du. Astelehenetik ostiralera: 10:00-20:30. Larunbatak: 10:00- 14:00 / 16:30-20:00. Igandeak eta jai egunak: itxita

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak