Debagoieneko erreka auzolana 2022

Debagoieneko erreka auzolana 2022
Eskualdeko errekak bizirik mantentzeak duen garrantziaz jabetuta, Debagoieneko errekak bizirik auzolanean ekimena sortu dugu bailarako zenbait eragilek. Urriaren 15ean egingo den Erreka Egunak helburu izango du Deba ibaia eta bere adarrak garbitzeaz gain, eremuak ezagutzekoa. Orain arte, bailarako herri bakoitzak bere aldetik antolatu du erreka auzolana, batik bat, garbitzeko, baina Bergarako Erreka Egunak hamar urte betetzen dituen aitzakiapean, batasunaren alde egiteko erabakia hartu dugu. Horrek elkarlana du oinarri, eta, gainera, asmoa da errekak garbitzeaz gain, horiek ezagutzea eta bizitzea. Ekimenak hezitzailea izateko asmoa duela azpimarratu nahiko genuke, hala nola belaunaldi berriei erreka bizien garrantzia erakustekoa. Eta, horretarako, aukera egokitzat jotzen dugu urriaren 15eko Erreka Eguna. Era horretan posible izango da debagoiendarrei errekekin duten harremanaz jarduteko eta hausnartzeko espazio bat ematea, eta, aldi berean, baita esperientziak partekatzekoa, adituak direnekin ikastekoa eta egun errekek duten egoera ezagutzekoa ere.

Ingurumena zaintzeko eta ekimena ikusarazteko ardura hartuta dugu, eta, era berean, egoera baliatu nahi dugu dagokionari ardurak eta erantzukizunak eskatzeko, erreken biziberritze eta osasunerako egin beharreko esku hartzeak gogoan izanda, besteak beste. Deba ibaiak Leintz Gatzagan hasten du bidea, eta Bergararaino iristen da. Baina, dena den, ez da Debagoieneko herri guztietatik pasatzen, adarrak ere badituelako. Bada, ingurune horiek guztiak auzolanean garbitzea eta ezagutzea da asmoa. Horretarako, topalekuak egongo dira, eta, parte hartzeko, eremuetako bakoitzean eman behar da izena urriaren 11 baino lehen. edozein zalantza argitzeko errekagarbitzeko@gmail. com helbidera mezu bat bidali daiteke. Batu zaitez zu ere ekimenera, eman izena hemen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak