Profesionalentzako prestakuntza ‘Produkzio exekutiboa’ ikastaroa eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak
Ikastaroa apirilaren 15etik maiatzaren 13ra egingo da Bilbao ASFrabriken. Ikus-entzunezko profesionalei zuzendutako ikastaroa modalitate erdi-presentzialean eskainiko da. 2025·12·16
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Produkzio exekutiboa ikastaroa eskainiko da apirilaren 15etik maiatzaren 13ra, Bilbao ASFabriken. Saioak modalitate erdi-presentzialean eskainiko dira.
Produktore exekutiboaren funtzioak, erantzunkizunak eta estrategiak ezagutu edo sakondu nahi duten ikus-entzunezko sektoreko profesionalei zuzendutako ikastaroa da. Izen-ematea Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen webgunean egingo da.
Ikastaroaren helburuak
Ikastaroaren helburua da ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalek indarrean dauden lege eta finantza esparruko ezagutzak eguneratzea. Hain zuzen ere, pizgarri eta onura fiskalei buruzko lege, deialdi eta xedapen berriak aztertuko dira, eta ikus-entzunezko proiektuen ekoizpen exekutiboan duten eragin eta aplikazioan sakonduko da. Horrez gain, jabetza intelektualari dagozkion oinarriak eta eguneraketak ere landuko dira.
Finantziazio aukerak
Ikastaro honetan, Fundaeren bitartez, %100eko hobaria jaso daiteke eta, horretaz gain, bekak lor daitezke Open Academy programaren bitartez.
Informazioa
Julene Gorrotxategi Alberdi
[email protected]
600 022 720
‘Produkzio exekutiboa’ ikastaroa eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak

Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.