"Fadoak entzuten zituen gizona"

"Fadoak entzuten zituen gizona"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

salabbk.bbk.eus

Non

BBK Aretoa

Noiz

26/06/2021

Lan hau bidaia bat da. Zineman "road movie-ak dauden bezala, hau "road play" bat izango litzateke. Mario kamioilaria da eta lan kontu batengatik Lisboara doa. Bidean, Ander izeneko mutil bat jasoko du. Ander musikaria da eta Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa bertan parte hartzeko asmoz. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Bi pertsona hauek egun pare bat iraungo duen bidaia bat hasiko dute. Izan ere, Castillako lurretan elurte handi bat egongo da eta errepidean harrapatuta geratuko dira. Zirkunstantzia horrek sortzen duen intimitateari eta elkarrekin pasatzen duten denborari esker, harreman oso berezia sortuko da bi lagun hauen artean eta kontu askoren inguruan gogoeta egiteko bidea emango du: Zer da sentibera izatea? Gizonak izan gaitezke sentiberak? Nola harremantzen gara mutilak? Zein rol jokatzen ditugu gizarte honetan? Maskulinitatearen inguruan gogoeta egiteko lan bat da honako hau. - Egilea : Kepa Errasti
- Zuzendaritza: Getari Etxegarai
- Ekoizpena: Xabier Ormazabal
- Antzezleak: Iñigo Aranbarri, Ane Gabarain, Kepa Errasti
- Argi diseinua: David Alcorta
- Eszenografia diseinua: Eider Ibarrondo, Isabel Acosta
- Musika: Pascal Gaigne

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak