"Txizatoki bat eszenatokian"

"Txizatoki bat eszenatokian"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Tartean

Non

BIRA Kulturgunea

Noiz

17/04/2024

Txizatoki bat eszenatokianBakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean. Sinopsia"Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objetu artistikoa? Zer da sortzailea?Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honekin, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut". Asmo arranditsu honekin ematen zaio hasiera monologo honi, zeinean aktore-egileak esperientzia teatral ezohiko bat planteatuko duen: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea oraindik barruan dagoelarik, irteteko kemenik gabe, ikusleen eritziak jasotzeko beldurrez. Funtsean, aitzaki bat da, egile-aktoreak antzerkiaren fenomenoari buruzko bere ikuspuntu subjetibo eta emozionala plazaratzeko. Eta ikuslego-faunaren deskribapen ero, ironiko, umoretsu eta minbera egiteko. - Testuaren egilea eta aktorea: Patxo Telleria
- Ekoizpena: Tartean Teatroa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak