Festival Beratu 2020

Festival Beratu 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

goiena.eus

Noiz

04/11/2020-etik 08/11/2020-era

"Nortasun propioa" eskuratu du Beratu jaialdiak 2018. urtean lehen edizioa ospatu zenetik. Honela azaldu dute antolakuntzako kideek: "Irekia dagoen lan talde finko bati esker Euskal Herriko musika jaialdi txikienzirkuituan leku bat egitea lortu du". Azaroaren 4tik 8ra egingo dute, Osasun Sailak eskatutako protokoloak beteta: edukiera mugatuta, eserita eta maskara jantzita.

Sarrerak aldez aurretik erosi edo erreserbatu beharko dira. Prezioa 7 eurokoa izango da Santa Ana antzokiko emanaldietan eta doakoa azaroaren 8ko kontzertuetan.

Sarrerak Oñatiko udalaren webgunean eskuratu daitezke. Emanaldi anitzak

Azaroaren 4an, 19:30ean, Aitor Etxebarria musikari gernikarrak Markak dokumentalerako konposatutako soinu banda zuzenean aurkeztuko du, Santa Ana antzokian.

Leku berean, azaroaren 6an, 20:00etan, Los Sara Fontan eta Sua taldeek eskainiko dute emanaldia.

Hurrengo egunean ere Aitor Etxebarria eta Gaizka Insunza egongo dira entzungai, 20:00etan.

Lazarragako lorategiak Hakima Flissiren kontzertua hartuko du azaroaren 8an, 12:30ean, eta Joseba Irazoki Antixeneko gaztetxean izango da, 18:00etan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak