Seohyun Kim, biolina
Rubén Gimeno, zuzendariaEgitaraua:Biolinerako kontzertua, P. I. Tchaikovsky
Erakusketa baterako koadroak, Mussorgsky-RavelSeohyun Kim biolinista korear gaztearen presentzia da, zalantzarik gabe, Euskal Herriko Gazte Orkestrak udako biran, eta Rubén Gimenoren zuzendaritzapean, eskainiko duen kontzertuaren elementurik deigarriena. 15 urte baino ez dituelarik, Seohyun Kim-ek Tchaikovskyren Biolinerako kontzertuari egingo dio aurre. Izan ere, bere generoan kontzerturik esanguratsuena da eta historiako biolinerako kontzerturik hoberenetakoa. Musikari bertutetsuenek soilik egin diezaiokete aurre errepertorio erromantikoaren gailurrean dagoen obra honi. Orkestrazio distiratsu batekin, Erakusketa baterako koadroak hasiera batean pianorako sortu zuen Mussorgky konpositoreak, bere lagun min baten margoei eskainitako omenaldi gisa. Urte batzuk beranduago, Maurice Ravel izan zen egun ezagutzen dugun orkestrazio distiratsu hau sortzearen arduraduna.
Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO)
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
Victoria Eugenia Antzokia
Noiz
20/07/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.