José Vicente Moiron da Maquiaveloren ‘Printzea’ obran oinarritutako thriller honen protagonista. 1513ko testu baten berrikuspena izan arren, gaurkotasun handia dauka. Boterearekin itsututa dagoen hautagai baten dilema moral eta politikoei buruz hausnartzeko antzerkia. Historia-ikasbidea, gobernu-eskuliburua eta etika, moraltasuna eta presidente izan nahi dutenen erantzukizuna bezalako gaiak aztertzen dituen obra unibertsala, hain zuzen ere. Eszenaratze aztoragarria, argi eta ikusmen joko indartsuarekin. Ustelkeriaren eta zikoizkeria politikoaren errealitate amorratu eta ilunenaz hitz egiten digun testua da hau. Testua: Chema Cardeña
Zuzendaritza: Pedro Luis López Bellot
Aktorea: José Vicente Moirón-
"MAQUIAVELO"

Gertaeraren datuak
Antolatu du
getxo.eus
Non
Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa
Noiz
01/06/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.