Gidoiak idazteko tailerra

Gidoiak idazteko tailerra

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.europacreativaeuskadi.eu

Noiz

10/04/2024-etik 12/04/2024-era

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerak film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idaztera bideratutako tailerra antolatu dute datorren martxorako Tabakaleran, Blanca Escoda zuzendaritzapean. Gidoiak idazteko tailerra apirilaren 10etik 12ra izango da Tabakaleran Blanca Escodarekin. Blancak (Decoding Stories-en sortzailea) Londresko Script Factoryn ikasi zuen Lucy Scherrekin eta Linda Segerren gidoi-garapeneko tailerrean. Garapen-tailerretako aholkularia izan da Miguel Machalskirekin batera, eta Creative Europerentzat ere bai, TV Series Laben (Hanburgo) eta NEMen (Kroazia). Europako hainbat zinema-jaialditan epaimahaikide izan da, eta hainbat laguntza-batzordetako aholkularia ere bai, hala nola Valentziakoan. Gainera, Kataluniako Zinema Akademiako Hautaketa Batzordeko kidea ere izan da. The Coreko gidoigintzako master amaierako proiektuaren tutorea da Blanca, eta gidoien irakurlea da edo izan da Cineuropan, Filmarket Huben eta Filmaxen. Stand-Out Shorts (Russell Evans, Focal Press, 2001) liburuan ere parte hartu zuen. First Class Honours batekin graduatu zen Contemporary Media Practice karreran, University of Westminsterren (Erresuma Batua). Gaur egun, fikziozko film luze baten gidoia idazten ari da Laura Sisteró zuzendariarekin batera. Aurtengo SGAE XII. aren eta Dones Visualsen laborategietan aukeratu dute gidoi hori. Helburuak:- Gidoiaren garapen- eta idazketa-prozesuan orientazioa ematea
- MEDIA deialdietarako proiektuak prestatzeaMetodologia:- Pertsonalizatutako aholkularitza (feedback-ak, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak. . . )Xede-taldea:- Film luze baten proiektua garatzen ari diren eta egoitza Euskadin duten gidoilariakLanerako hizkuntza:GaztelaniaAurkeztu beharreko dokumentazioa –PDF edo word formatuetan aurkeztutako artxiboak baino ez dira onartuko–:- Atxikitako dokumentua
- Orrialde bakarreko sinopsia
- Logline
- 10-15 orri inguruko tratamendua, eskuragarri baldin badago, elkarrizketa duten 2 edo 3 eszena eta/edo eskaleta
- Parte-hartzaileen CVa
- Ekoizlearen CVa eta ekoiztetxearen bilakaera
- Irrati-difusioko erakundeekin izandako hitzarmenei, filmak jasotako laguntzei eta bestelakoei buruzko informazioaAukeratutako 6 proiektuek bi orduko aholkularitza pertsonalizatua izango dute (feed-backa, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak, analisiak. . . ), tailer honen antolakuntzak esleitutako egunetako batean (apirilaren 10, 11 eta 12an) parte-hartzaile bakoitzari aukeraketa egin ondoren zehaztuko zaio ordutegia. Aurkezteko data:- 2024ko martxoaren 21a baino lehenago aurkeztu behar dira Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko posta elektronikoan (a. gonzalez@europacreativaeuskadi. eu) atxikita dagoen formularioa behar bezala beteta eta eskatutako dokumentazioa. Informazio gehiagorako:- 943 326837

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak