TONY ANN

TONY ANN

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatroarriaga.eus

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

05/06/2025

Pianista eta interprete liluragarri eta birtuosoa den eta sare sozialetan benetako fenomeno bihurtzen ari den artista bat etorriko da gurera. Tony Ann, a priori hitzik gabeko musikara mugatzen da, baina emozioz, teknikaz eta aniztasunez betetako jatorrizko konposizioetan laurogeita zortzi teklak bere mesederako arrakastaz erabiltzen dituen instrumentistaria da. Annek, sare sozialetan 100 milioi bisita eta mundu osoan 5 milioi jarraitzaile baino gehiago dituenak, bere ikuskizun birtuosoa ekarriko du Bilbora, genero neoklasikoaren mugak gainditzen dituen emanaldia eskaintzeko. Tony Annek efektu zirraragarriz uztartzen ditu estilo zaharra eta berria. Musika neoklasikoaren eta instrumentalaren mugak ez ezik, herri-musikaren mugak ere nola gainditu pentsatzen ari da beti. Parisko Le 360 aretoan lau kontzertu emateko sarrerak agortu ondoren, Tony Ann pianista eta konpositore kanadarrak mundu-mailako birari ekin dio, eta Arriaga Antzokira bere EPS «EMOTIONALLY (BLUE, ORANGE, RED)» trilogiako lanik garrantzitsuenak, pop-kolaborazioak eta pieza argitaragabeak ekarriko ditu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak