Korrika 2024 Bilbon: Jarraitu zuzenean

Korrika 2024 Bilbon: Jarraitu zuzenean

Gertaeraren datuak

Antolatu du

korrika.eus

Noiz

21/03/2024

Martxoaren 21ean, osteguna, iritsiko da Korrika 2024 Bilbora, 15:30etik aurrera. Buiatik sartuko da eta, Bilboko auzoak zeharkatu ostean, 20:15ak aldera irtengo da Zorrotzatik. Martxoaren 14an irten zen euskararen aldarria daraman lekukoa Irundik, eta Baionan izango da 10 gau eta 11 egun barru. AEK-k antolatuta, euskararen herria zeharkatuko du 23. KORRIKAk martxoaren 14tik 24ra, Irundik Baionarat. Aurtengo leloa "Harro Herri" izango da, euskal komunitateak euskararekiko sentitzen duen harrotasunaren adierazle eta erakusle. Omendua, bestalde, "Azterketak Euskaraz" kolektiboa izango da. - Korrika 2024 Bilbon: ibilbidea (jpg)
- Korrika Kulturala 2024: egitaraua
- Korrika 2024: ibilbidea (jpg)HARRO HERRI (23. KORRIKAren abestia eta bideoklipa)

Maite Arroitajauregi "Mursego"k konposatu du 23. Korrikako kantua. Minisinfonia hau "pop barrokoko" kantu bat da, eta Irundik Baionara entzungo da martxoaren 14tik 24ra. Amaia Badiolak zuzendu du bideoklipa.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak