Bilboko Dantza-Guneak Kalera! 2024

Bilboko Dantza-Guneak Kalera! 2024

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus

Non

Campa de los ingleses (Abandoibarra)

Noiz

01/06/2024

Bilboko Udalak dantzarekin hitzordua eskainiko die bilbotarrei datorren asteburuan. Bertan, diziplina honetako hamabost akademia eta eskolek beren artea hurbilduko diete bertaratutakoei. "Bilboko Dantzaguneak Kalera!" ekimenaren edizio berri bat da honakoa. Ekainaren 1ean eta 2an egingo da, Abandoibarrako Ingelesen Zelaian; doakoa eta jende guztiarentzat izango da. Programa honen helburua Bilboko dantza eta balet akademien lana jendartean zabaltzea da, herritarrek Bilboko akademia eta dantza eskoletako ikasleek biltzen duten talentuaz goza dezaten. Bilboko Dantzaguneak Kalera! "ekimenean herriko hamabost dantza eskolek hartuko dute parte.

Larunbatean, ekainak 1, 12:00etatik aurrera hasiko da ondorengo ikastetxeekin: Tamara Blanco Ballet Eskola, Bilbao Baila Dantza Eskola, Sara Etxebarri Dantza Eskola, Teresa González Ardanaz Ballet Klasikoaren Estudioa eta Fusión Centro de Baile Moderno. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Saioa Ibañez Romero, Dena Bilbao, Roser Carres Ballet Estudioa, Dantza Libreko Estudioa, Olaeta Baletak eta Igor Yebra Dantza Eskolaren txanda izango da. Igandean, ekainaren 2an, 12:00etatik aurrera, Miriam Dantza Eskola, All Dance, Eva Ballet Eskola, Arte 8 eta Dantzerti taldeek antzestuko dute.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak