Estudios sobre bertsolarismo, en el seminario Mintzola

Estudios sobre bertsolarismo, en el seminario Mintzola

Gertaeraren datuak

Antolatu du

mintzola.eus

Non

streaming

Noiz

26/11/2020

Ahozko kultur sorkuntzaren inguruko ikerketak ezagutzeko hitzordua da. 17:45ean izango da, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da www. mintzola. eus atarian. GRAL Sariaren banaketa ere orduan egingo dugu.

Azken udazkenetan ohiko hitzordua bihurtu da UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak elkarlanean antolatutako Mintzola Mintegia. Bi erakundeok zuzenean sustatutako ikerketak edota beste zenbait ikertzailek beren ekimenez garatutakoak ezagutzeko aukera ematen du saioak.

Aurrez aurreko saioa izan ohi da, baina distantzia eta tokia zaindu behar diren egungo egoerak streaming bidez eskaintzera eraman gaitu: 17:45ean hasiko da saioa azaroaren 26an, eta www. mintzola. eus atarian eskainiko zaizue, online.

Antolatzaile garen UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak aurten banatutako bi proiektu sarien onuradunak izango dira gurean: Zaintzaren ekonomia eta euskal kultur sorkuntza: bi ikusezin, elkarri begira. Lehen hurbilpen baterako, bertsolaritzaren kasua aztergai ontzen ari den Maialen Akizu, eta Bertsolaritzaren erresistentzia funtzio belaunaldi desberdinetako bertsolari eta bertsozale emakumeen ahotsetatik: ikerketa-ekintza parte hartzailea proiektua aurkeztu duen taldea. Ines Huartek eta Leire Amenabarrek hartuko dute hitza taldearen izenean, Miren Aiertzak, Ane Bengoetxeak eta Ana Villanuevak ere parte hartu baitute lanean. Kepa Matxainek iaz eskuratu zuen proiektu saria – aurten ikerketa kontratua ere bai - , eta orduan saritutako proposamena, jada gauzatua, aurkeztuko du: Bertsolaritzaren autonomia estetiko baten bila: distortsioak eta arrasto batzuk.

Mikel Laboa Katedrarekin deitutako sariez gainera, Kilometroekin elkarlanean ere deitu dugu Pello Mari Otaño Beka aurten. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko zenbait kidek ondutako Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa ikerlana aurkeztuko dute Mikel Artolak eta Unai Mendizabalek.

Eta, amaitzeko, Maddi Soroa bertso-eskoletako kantaeraren lanketari buruz mintzatuko da.

Gradu Amaierako Lanentzako Saria
Iaz eskaini genuen lehen aldiz jada amaituta dauden ikerlanentzako Gradu Amaierako Lanentzako Saria, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean. Idoia Ilundainen Ahoz gorako irakurketa eta kontaketa haur hezkuntzan: ahotsaren eta entzumenaren bitartez sozializatzeko esperientzia lanak eskuratu zuen saria, eta proiektua bera ezagutzeko aukera izango dugu aurtengo mintegian. Beheko ikus-entzunezko laburrean dituzue lanaren nondik norakoak.

Bestalde, sariaren bigarren deialdian onuradun izan den ikerlana ezagutuko dugu, hitzorduaren amaieran. Nor ote? Laster ezagutuko dugu: azaroaren 26an, Mintzola Mintegian.

Egitarau osoa hemen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak