Cursos de verano 2024 UPV/EHU: "Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?"

Gertaeraren datuak
Antolatu du
uik.eus
Non
Palacio Miramar
Noiz
04/07/2024-etik 05/07/2024-era
Uda Ikastaroan bat-bateko bertsogintza garaikideko hainbat kezka plazaratu nahi dira: gai bati kantatzeko zilegitasuna; bertsolaritzan diren ideologiak eta diskurtsoak; gai sozio-politikoen lekua; etika eta adierazpen askatasuna bat-bateko bertsogintzan eta abar. Horretaz gain, libreko bertsogintza aparteko genero bezala aztertuko da. Egungo bat-bateko bertso saioen egitura zurrunaz ere ariko gara, gai-jartzailearen talaiatik. Eta azkenik, bertsolaritzan gertatzen diren botere harremanak eta horiek bertsoaren balioespenean duten eraginaz ariko gara. Hizlariak, aipatutako gaiez gogoetak prestatzeaz gain, mahai-inguruetan ariko dira azalpenak xehetzen eta iritzi trukean. HELBURUAEgungo bat-bateko bertsogintzan diren sorkuntza mailako kezkei buruz hausnartzea eta gogoetak partekatzea. ZUZENDARIAKarlos Aizpurua Etxarte (Oiartzun, 1. 971). Euskal Filologia (Deustuko Unibertsitatea) eta Enpresa ikasketak (EHU) egin zituen. Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioko ikasketak egin zituen eta UNEDen Idazle Eskola gradu-ondokoak. Oso gaztetatik bertsolaritzaren hainbat esparrutan aritu da: bertsolari, gai-jartzaile, Hitzetik Hortzera saioko erredaktore, Bertsolari Txapelketa Nagusiko langile; bertsogintzako iruzkingile (Euskadi Irratia, Gara, Euskaldunon Egunkaria eta Berria). . . 1989tik 2010era bertsolaritzaren irakaskuntzan aritu zen, Oarsoaldean lehenik, eta, 1998az geroztik Ipar Euskal Herrian gaindi. Iparraldean bertsolaritza irakasle aritzeaz gain, transmisioari lotutako aisialdiko egitasmoa diseinatu eta kudeatu zuen. Iparraldeko ikastoletan bertsolaritza irakasteko metodo berria aplikatu ondotik, bertso eskola eta bertsolari andana sortu zen. 2. 010az geroztik Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza eragilea da. Más información en castellano sobre el curso (pdf)
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.