Bidaiarien txokoa 2024

Bidaiarien txokoa 2024

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.bilbao.eus

Non

Begoñako Udaltegia

Noiz

04/04/2024-etik 13/04/2024-era

Bilboko Udalak antolatutako ‘Bidaiarien Txokoa-Rincón de la gente viajera’ programa Begoñako eta Santutxuko Udaltegietara itzuliko da proposamen berri batekin apirilaren 4tik 13ra arte. Aurten, programaren 20. urteurrenean, “Bidaiarien Txokoa – Rincón de la gente viajera” bidaiatzeko dauden era guztiei erreparatuz itzuli da hamar egunetan zehar gozatu ahal izango den dokumentalez, hitzaldiz, tailerrez eta kontzertuz beteriko programarekin. Ziklo hau BAIDEH TRIO taldearen kontzertuarekin hasiko da eta Asia erdialdeko Khorasan eskualdeko musika ekarriko digu. Hitzaldietarako, Igone Mariezkurrenak Westfjords eskualdean, Zirkulu Polar Artikotik 50 kilometrora, izandako abenturei buruz hitz egingo du; David Fernandezek eta Amaia Magureguik, hezkuntza nola aldatzen ari den eztabaidatzen duen dokumental bat aurkeztuko dute; eta Josu Iztuetarekin, "Nairobitarra" autobuseko bere etaparik bidaiarienaz hitz egingo du. Begoñako eta Santutxuko Udaltegiek Mendi Film Jaialdian parte izan diren dokumentalen proiekzio zabala hartuko dute ere. Lan aipagarrienen artean daude, adibidez, "Elevated" dago, aurreko urteko Eskaladako Film Onenaren Saria jaso zuena, eta "Crying Glacier", Mendi Film 2023 Film Labur Onenaren Saria, besteak beste. Programak bi erakusketa nagusi ditu ere: "Cien lenguajes", Amaia Maguregui eta David Fernández argazkilariena; eta "Gagauzia, minoría étnica en la estepa moldava", Diego Herrera Carcedo kazetari eta argazkilari dokumentalarena. Lehenengoa Begoñako Udaltegian gozatu ahal izango da, eta Herrerako obra, berriz, Santutxuko Udaltegian egongo da. Biak apirilaren 5etik aurrera bisitatu ahal izango dira. Horrez gain, apirilaren 12an 18:00etan Diego Herrerak erakusketa bisita gidatua eskainiko du. BIDAIARIEN TXOKOA-RINCÓN DE LA GENTE VIAJERA 2024HITZALDIAK ETA PROIEKZIOAKApirilak 9, 19:00etan, Begoñako Udaltegian- IGONE MARIEZKURRENA – WESTFJORDS ISLANDIA EZEZAGUNENA BIZIKLETAZ. Aurkezlea: Juanra Madariaga | Zirkulu polar artikotik 50 kilometro eskasera dagoen Westfjords eskualdea iskin ezezaguna da Islandian. Ring Road bide sonatua ez da bertara heltzen eta, beraz, ezta urtero herrialdera iristen diren milioika bisitariak ere. Tundrako klima izugarri aldakorra, haizetsua eta hotza da, eta gogo-gorputzarentzat benetako erronka da munduko bazter hau bizikletaz eta autosufizientzia eran esploratzea. Zenbaiten hitzetan, Europako azken bazter basatia da. Apirilak 11, 19:00etan, Begoñako Udaltegian- DANI FERNÁNDEZ eta AMAIA MAGUREGI – CIEN LENGUAJES. Aurkezlea: Juanra Madariaga | CIEN LENGUAJES ikerkuntzako, zinema dokumentaleko eta bidaiako proiektu bat da, munduan zehar hezkuntzaren ikuspegi alternatibo eta itxaropentsu bat eskaintzen duten eskolen, irakasleen eta ikaskuntza-komunitateen bila ari dena. Dokumentalaren bidez, gizarte modernoaren premietara egokitzeko xedez hezkuntzaren ikusteko eta egiteko moduak aldatzen ari diren ekimenetara hurbilduko gara. Apirilak 12, 19:00etan, Santutxuko Udaltegian- JOSU IZTUETA – 50 URTE LUR AZALETIK. Aurkezlea: Juanra Madariaga | Josu Iztueta Azkue (Tolosa, 1957) oso gazte hasi zen inguruko geografia ezagutzen Alpino Uzturre Elkartearen eskutik. 20 urte zituela bihurtu zuen bidaia bizibide, mundua ulertzeko modua. NAIROBITARRA autobus mitikoak eman zion aukera denbora eta espazioa beste pertsona batzuekin partekatzeko, irakastea baino ikastea zuela helburu. MENDI FILMEKO ONENADokumental guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin, eta Mendi Film Festivalen sarituak izan dira. Apirilak 4, 19:00etan, Begoñako Udaltegian- HENNA TAYLOR – BODY OF A LINE. Dokumental animatu honetan, Madaleine Sorkinek bidaia intimo eta sortzaile bati ekingo dio 4. 000 metrotik gorako munduko harkaitz-biderik zailena eskalatzeko: Dunn-Westbay Direct (8b+/c) Longs Peaken (Neniisoteyou 'u), Estatu Batuetako Mendi Harritsuetan.
- IGOR BELLIDO – LA SENDA NO MARCADA. Markatutako xendatik aldentzen garenean aurkitu ohi ditugu gauzarik liluragarrienak. Mitxel Andreu natura argazkilariaren istorioa da hau, %100ean Bizkaian grabatu den pelikula.
- MOE WADA – ROPE. Kazuya Hiraidek, Urrezko Pioleta hirutan irabazi duena, Tirich Mirreko ipar isurialdean (7. 708 m. , Hindu Kush, Pakistan) ibilbide eder bat begiz jo zuen duela 20 urte. 2022 urte amaieran, Kenro Nakajimari proposatu zion hura elkarrekin eskalatzea. Apirilak 5, 19:00etan, Begoñako Udaltegian- MIKEL SARASOLA – ZERBAIT ALDATU DA. Pirinioak muturreko kayakean aritzeko paradisua bihurtzen dira udaberrian, desnibel handiko ibai txikiak urtzarotik urez betetzen direnean. Jan Larrue eta Mikel Sarasola batu egin dira Ara ibaia iturburutik jaisten saiatzeko baina zerbait aldatzen ari da Pirinioetan.
- KEILA CEPEDA – CHIMBORAZO. Chimborazoko izotz-biltzaile edo hieleroek, beren herria hornitzeko izotza apur bat txikitzearen ordainetan, ehunka urtez jasan dute Ekuadorko Andeetako sumendi horren zakartasuna. Gaur egun, desagertzeko zorian dagoen lanbidea da, Baltazar Ushca da horretan aritzen den azkena…
- LUTZ STAUTNER – CRYING GLACIER. Ludwig Berger soinu artistak inguratzen gaituen mundua entzutea zein garrantzitsua den erakusten digu. Film honetan, Suitzako Alpeetan Morteratsch glaziarrera egindako bisita ugarietako batean agertzen da.
- LUIS ARRIETA ETXEBERRIA – 212 MOUNTAINS. Xabier Zarranzek (Barañain 1981), 20 urtez mendi lasterketetan lehiatu ondoren, zeharkaldi bat osatuko du Pirinioetan, 3. 000 metrotik gorako 212 tontorretako batzuetan barrena, Balaitus (3. 144 m) eta Pica d'Estats (3. 143 m) lotuz. Apirilak 10, 19:00etan, Begoñako Udaltegian- PALMER MORSE - ELEVATED. Sonya Wilson eskalatzaile gorrarentzat, komunikazioak eta komunitateak berebiziko garrantzia dute.
- KIRK HORTON – LIGHT BEAMS FOR HELENA. Helena Bourdillon, bere mugak urratzen ari da apnearen munduan, arnasaldi bakarrarekin sakonera pentsaezinetaraino murgilduz eta ur sakonen iluntasunean murgiltzeak bizitzari eta argiari buruz zer irakatsi dion erakusten du dokumentalak.
- JEAN-MICHEL JORDA – EVEREST INVADERS. ASALTO A LA PAPELERA MÁS ALTA DEL MUNDO. 2023an Everest konkistatu zutela 70 urte bete dira. Reinhold Messnerrek, oxigeno artifizialik gabe 14 zortzimilakoak igotzen lehena izan zenak, ohartarazi du mendiak kirol-eremu erraldoiak bihurtzen ari direla eta Everest munduko zabortegirik altuena. Himalayako zortzimilako guztietara hedatzen den inbasioa da. TAILERRAK ETA MAHAI-JOKOAKApirilak 13, 11:00etatik 13:00etara, Begoñako Udaltegian- BIDAIAKO ARGAZKIGINTZA TAILERRA – DAVÍD FERNÁNDEZ eta AMAIA MAGUREGUI. 2017az geroztik, David Fernándezek eta Amaia Magureguik planeta esploratu dute, pertsonei eta lekuei argazkiak eginez. Ikastaro honetan, destino bakoitzaren mamia barneratuko duzu, hainbat teknika deskubrituz, eta zeure ingurunearekin modu sakon eta esanguratsuan konektatzen ikasiz. Hasiberria nahiz aditua izan, zeure sormen-potentziala askatzera eta munduaren edertasuna zeure eran islatzera gonbidatzen zaitugu. Apirilak 13, 11:30ean, Begoñako Liburutegian- HAUR ETA GAZTEENTZAKO JOLASAK, MUNDUA EZAGUTUZ – HAZI HEZKUNTZA. Parte hartzeko, izen ematea beharrezkoa da. Liburutegiko zenbakira deitu behar da apirilaren 1etik aurrera. Zenbakia: 944 734 754. ERAKUSKETAKApirilaren 5etik aurrera, Begoñako Udaltegian- CIEN LENGUAJES – AMAIA MAGUREGUI eta DAVID FERNÁNDEZ. Erakusketa honek gure munduak kultura eta hezkuntza aldetik dauzkan aberastasuna eta aniztasuna erakusten ditu, 24 eskola eta hezkuntza-proiektutan zehar egindako ibilbide batean, Asia, Ozeania eta Europako hainbat herrialdetan zehar. Amaia Maguregui eta David Fernández argazkilariek egin duten hiru urteko bidaia baten emaitza da, eta CIEN LENGUAJES ikerkuntzako eta zinema dokumentaleko ikerketa-proiektuaren barruan kokatzen da. Apirilaren 5etik aurrera, Santutxuko Udaltegian- GAGAUZIA, MOLDAVIAKO ESTEPAKO GUTXIENGO ETNIKOA – DIEGO HERRERA CARCEDO. Gagauzia Moldavia hegoaldeko eskualde autonomoa da. Lur beltzeko estepa baten gainean dago, zeinetan udan ekiloreek dir-dir egiten duten eta mahatsak upategiak ardoz betetzen dituen. Estepa honetan gagauz herria bizi da, XIX. mendearen bukaeran Dobruja-tik (Bulgaria) ekarria. Haien jatorria herri turkikoetan dago. Gargauztarrak Errusiar Inperioaren, Errumaniaren eta Sobietar Batasunaren pean bizi izan dira. 1991tik aurrera, Moldaviako Errepublikan daude. Euren historiaren aroek eragin handia izan dute haien kulturan; bertako herrietan zehar ibiltzean, aro bakoitzaren arrastoa antzeman daiteke. Apirilaren 2tik aurrera, Begoñako Liburutegian- BIDAIAK DENBORAN ZEHAR LITERATURAN, KOMIKIAN ETA ZINEMAN. Sarrera librea lekua bete arte. KONTZERTUAApirilaren 5etik aurrera, Begoñako Udaltegian- BADIEH TRIO. MICHEL GASCO musikari salamancarrak gidatutako musika-proiektu honek Khorasan-go musika ekarriko digu (Iran ipar-ekialdeko eta Afganistan mendebaldeko eskualdea). Beste bi musikarik parte hartuko dute, bata irandarra eta bestea afganistandarra.  BADIEH-k bere bigarren albuma atera berri du, eta nazioarteko bira batean aurkeztuko du, Marokon, Japonen, Australian eta Europako hainbat herrialdetan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak