Gasteizko Udal Musika Banda: "Ospa dezagun!"

Gasteizko Udal Musika Banda: "Ospa dezagun!"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.vitoria-gasteiz.org

Non

Europa Biltzar Jauregia

Noiz

26/02/2025

Udal Musika Bandaren denboraldiko zazpigarren kontzertua. Oraingoan Isabel Rubio zuzendari ospetsua izango dugu gonbidatu bezala. Kontzertu honetan kontinente amerikarrera joango gara, bertatik etorri ziren eta gaurko egitaraua osatzen duten konpositore guztiak. Bertako erritmo, doinu eta dantzez blaituko gara, Julie Girouxen lanak kontatzen digun bezala; Europako oihartzunekin bat eginez, Alfred Reed entzungo dugun bezala. Kontzertuaren bigarren zatian, Roberto Sierrak eta Arturo Marquezek perkusioaren familia distiraraziko dute, kulturen batasun hori ospatuz. Kongak, guaratxak. . . baita pasodobleak ere. Leonard Bernsteinen arabera, Amerikako musikaren ezaugarria herri etorkinen eta autoktonoen arteko nahasketa aberatsa da. Gozatu eta ospatu batasun hau Gasteizko Udal Musika Bandaren erritmoan!Zuzendari gonbidatua: Isabel Rubio

EGITARAUA

- 'Second Suite for Band Latino-mexicana', Alfred Reed

          I. San Montuno.

          II. Tango (“Serenata Sargasso”).

          III. Guaracha.

- 'Shine'*, Julie Giroux
- 'Sinfonía No. 3 La Salsa'*, Roberto Sierra

          I. Tumbao

          II. Habanera

          III. Danzas

          IV. Jolgorio

- 'Conga del Fuego Nuevo', Arturo Márquez

* Udal Musika Bandak jotzen duen lehenengo aldiaSarreren eta Abonuen salmenta Principal Antzokiaren lehiatilan eta web orrialde honen bidez izango da.

ABONUAK: uztailaren 23tik aurrera, 17. 30etan hasita. Informazio gehiago 24-25 Abonamendu Denboraldiari buruz

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak