"EZ DOK ERO"

"EZ DOK ERO"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Tartean Teatroa

Non

Atarrabiako Kultur Etxea

Noiz

29/05/2021

"Mikelote eta Pantxo" bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Agertokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du. Egun batean Mikelote, "antzerkilari andante" estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskal Herrian barna joateko, herriz herri antzeztera, "euskal antzerkiak behar gaitu" uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira. Fitxa artistikoa- Egilea: Patxo Telleria
- Zuzendaria: Jokin Oregi
- Aktoreak: Mikel Martínez eta Patxo Telleria
- Musika: Adrian Garcia de los Ojos
- Konpainia: Ez Dok Hiru (Tartean Teatroa)
- Koprodukzioa: Basauriko Social Antzokia
- Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia
- Banaketa eta komunikazioa: Myriam Garzia (tartean@tartean. com / 688 617712)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak