Bakioko San Joseak 2024: egitaraua

Bakioko San Joseak 2024: egitaraua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bakio.eus

Noiz

15/03/2024-etik 19/03/2024-era

2024ko Bakioko San Joseak martxoaren 15etik 19ra ospatuko dira. Udaberria ate joka dago eta honekin batera, urtero legez, San Joseak ospatuko dira Bakion. Bakioko Txakolinaren aurkezpena protagonista izango bada ere, Bakioko Udalak egitarau oparoa antolatu du herriko elkarte eta eragileen laguntzaz, adin guztietako herritarrek jaiak goza ditzaten.

Azoka, martxoaren 17an, igandea, egingo da eta bertan aurkeztuko da Bakioko Txakolinaren uzta berria. Aurton, upategiek 130. 690 litro txakolin ekoitzi dituzte guztira. Hala, herriko hiru upategien txakolina dastatu ahal izango da azoka egunean: Abio, Gorrondona eta Zabalarena, alegia. Kalitate bikaineko txakolina berriro ere, uda amaierako klimatologiak lagundu duelako eta mahatsa batzeko baldintzak ere onak izan direlako.

Azken hamarkadetan, ardo zuriak izan du protagonismorik handiena, baina Bakiok, bere upategi guztietan, ardo beltza egiten jarraitu du, jatorrian egiten zen txakolinari eutsiz. Edade bateko jendeak oraindik ere “txakolin gorri” irizten dio eta ez “beltz”, “bilbainada” ezagunean aipatzen den bezala. Ardo honen berezitasuna harrotasuna ematen duen ezaugarria da eta, merkatuaren logikari erantzunagatik ere, zuztar sakon-sakonak ditu. Izan ere, Bakioko Txakolinak, Bizkaiko Txakolinaren izendapena hartu arren, bere esentzia mantentzea lortu du.

Aurten, uzta aurkezteko ekitaldian, txakolin beltza eta gure sustraiak aldarrikatu nahi ditugu, besteak beste. Era berean, azokan hurbileko produktuak dastatu eta erosi ahalko dira, bai bertokoak, bai eskualde ingurukoak.

Aipatu bezala, ekitaldi nagusia martxoaren 17an izango da 12:30ean. Bertan, Bakioko Txakolinaren aitabitxia aurkeztuko da. Edizio honetan, izendatua Jose Angel Iribar izan da, Athleticeko atezain mitikoa eta Euskal Herri, kultura, euskara eta kirolarekin oso konprometituta dagoen eta gure herriko bisitari ezagun eta ohikoa den pertsona ospetsua. Berak izango du hemendik aurrera Bakioko Txakolinaren izena munduan zehar zabaltzeko ohorea.

Azoka eta omenaldiez gain, hainbat ekintza antolatu dira ostiralean hasita. Lehenengo egunean antzezlan bat eta 24 orduko pala txapelketa izango dira. Larunbatean, martxoak 16, dastaketa berezi batez gozatu ahal izango da Txakolingunean, bai eta pala finalaz nahiz zirku ikuskizun batez ere; gainera, ilunabarrean, elektrotxaranga batek girotuko ditu kaleak. Igandean, martxoak 17, azoka hasi aurretik eta egunean zehar, doako bisitak eskainiko dira Txakolingunean, eta arratsaldean, zesta-punta partida bat egingo da kiroldegiko frontoian. Astelehenean, martxoak 18, "Ganado o desierto" dokumentala proiektatuko da eta asteartean, martxoak 19, San Jose egunean, pintxo-potea izango da Gure Etxean eta arratsaldez talo-tailerrak Tabernaldeko frontoian. Gainera, urtero legez, idi probak egongo dira larunbat, astelehen eta asteartean, bai eta bisita gidatuak ere, txakolindegiak bertatik bertara ezagutzeko. - Ikusi hemen aurtengo jaien egitaraua (jpg).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak