"Ur arrasean. A ras de agua"

Gertaeraren datuak
Antolatu du
ehu.eus
Non
UPV-EHU (Bizkaiko Campusa)
Noiz
29/04/2024-etik 10/05/2024-era
ARTEKOM*ek antolatutako Ur arrasean: Trantsizio ekosozialerako praktika artistikoak erakusketan, ikuspegi ezberdinak arakatzen dira, eta horretarako egungo kontsumo gizarteak bereak dituen eredu poilitiko eta ekonomikoen aurrean jarrera kritikoa erakusten du. Erronka horri era ekologikoan erantzun asmoz bertan parte hartzen duten 12 artistek, hitz eman dute era arduratsu eta mugatuan gauzatuko dituztela euren lanak. Erakusketan parte hartzen dutenak: Susana Jodra, José Ángel Lasa, Carmen Marín, Mikel Arce, Nerea Legarreta, Annick Laurelle, Cristina Miranda, Josu Rekalde, Pilar Soberon, Lidia Rekagorri, Mikel Garate eta Josemaría Herrera. Erakusketa honen bidez nahi dena da hainbat burutazio eskeini gure eguneroko ohituretan eta portaeretan eman beharreko aldaketei buruz, uste bait dugu arteak balio duela sentsibilizazioa eta komunikazioa sustatzeko. Bestalde, jakin ba dakigunez arteak mugarik gabeko bide eta moduak jorratzen dituela esan nahi dituenak esateko, ez dugu mugatuko gure ahaleginanarraziozko baliabidetara, ez eta alegorikoetara edo metaforikoetara; gehiago ahalegindu gara lotzen arte egikerak eguneroko koherentzizko jarrerekin. *ARTEKOM: Transizio energetikorako Arte eta Kominikazioa, jatorri anitzezko disziplinaz osatutako ikerketa talde bat da EHU-UPVko Iraunkortasunaren arloko zuzendaritzako Campus Bizia Lab-aren (CBL) 2021/2022 Egitarau barnean. Taldean Arte Ederretako, Gizarte Zientzia eta Komunikazioko administrazio eta zerbitzuetako langileek, ikasleek eta irakasleek parte hartzen dute.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.