"REMEDIOS VALS"

"REMEDIOS VALS"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

zumaia.eus

Non

Alondegia Kultur Etxea (Oxford Aretoa)

Noiz

26/04/2024

Ideia bat sortu, denbora, ideia suntsitu. Etengabe gertatzen zaigun zerbait da eta guk vals batekin erantzuten diogu. Absurdoaren erreinuan elkar aurkitu arte. Bila eta bila, froga eta froga ibili ondoren hasierako ideiara itzultzearen sentsazioa. (Edo) Ideia ona da, (edo) zuk ez duzu ideia hoberik. Zentzugabekeriak jositako 3/4ko konpas zentzudunek zirrara eragiten digute, mugitu egiten gaituzte. Itsasoaren tripak mugitzen diren moduan hau bare dagoenean. Gure arteko hizkuntza deszifratzen ari gara, lortzen dugunean berriz ere hasieratik hasteko. Kodigoa biluztearen arriskua hartu eta gordinik zerbitzatzea erabaki dugu, plater sakon edo zapalean joango den jakin beharrik gabe. Lasai, sagarrak irensten lagunduko digu. Hau da Remedios Vals, gurekin dantzatu nahi?- Sorkuntza eta interpretazioa: Jone Amezaga eta Manu Gaigne 
- Jantziak: Jone Amezaga eta Manu Gaigne 
- Irudiak: Etanowski
- Eskerrak: Dantzagunea, Garaion, Azala, Lizartzako Udala

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak