Arabako Plazetan 2024

Arabako Plazetan 2024

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturaraba.eus

Non

Arabako hainbat herritan

Noiz

01/06/2024-etik 28/09/2024-era

"Arabako Plazetan" Arabako kale arteen 2024ko zirkuituaren laugarren edizioa martxan dago. 34 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan, non 22 konpainiak —haietatik 8 Arabakoak— jardungo baitute ekainetik irailara bitartean. Hauek dira Arabako konpainiak: Ameztu Antzerkia, Bapateanzirko, CIA Turukutupa, El Mono habitado, Pez Limbo, Panta Rhei, Pikor Teatro eta Zanguango Teatro. Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea. Aurten ere, Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, udal bakoitzak eta Artekale Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak (arte eszenikoetako profesionalen elkartea) elkarlanean antolatu dute. Berrikuntza bat du aurten, programa Euskadiko kaleko arteen zirkuitu sortu berriaren (Openkale) parte baita. - Arabako Plazetan 2024: egitaraua (pdf)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak