Jazzaldia 2024: Potter, Mehldau, Patitucci, Blake + Youn Sun Nah

Jazzaldia 2024: Potter, Mehldau, Patitucci, Blake + Youn Sun Nah

Gertaeraren datuak

Antolatu du

jazzaldia.eus

Non

Trinitate Plaza

Noiz

25/07/2024

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. Potter / Mehldau / Patitucci / BlakeChris Potter (saxoa), Brad Mehldau (pianoa), John Patitucci (baxua), Johnathan Blake (bateria)Chris Potter, bere belaunaldiko saxofonista garrantzitsuenen artean kokatua, Brad Mehldaurekin, beharbada azken 20 urteetako Jazz pianistarik gailenenarekin elkartu da laukote guztiz berri bat sortzeko, beste bi musikari handi biltzen dituena: John Patitucci kontrabaxuan eta Johnathan Blake baterian. Izarrez osatutako laukote honek bere lehen diskoa kaleratuko du 2024ko martxoan, eta zalantzarik ez dago kontzertu bikaina eskainiko dutela 59. Jazzaldian. Youn Sun NahYoun Sun Nah (voz), Eric Legnini (pianoa, teklatuak), Tony Paeleman (piano, teklatuak)Youn Sun Nahren ahotsa hunkigarria da, ñabardura, tinbre eta kolorez betea, bere sustrai korearrak eta eragin musikal askotarikoak direla eta. Ezaugarri horiei esker ugariak dira adierazten dituen emozioak, eta abeslari berezi bihurtzen dute, beste abeslari batzuekin nekez konpara daitekeena. Abeslari korearra inprobisatzaile aparta da eta hainbat hizkuntzatan ?koreera, ingelesa, gaztelania, portugesa eta frantsesa? abesteagatik ere bereizten da…

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak