Lehen zelaian bezain ondo moldatzen dira orain mahaiaren bueltan
Lasartearra Kirol Elkartean jokalari izandako hogei lagun elkartu dira izen bereko elkarte gastronomikoan, ia bi hamaikako osatzeko adina jende. Garai zaharrak, anekdotak eta bestelako bitxikeriak gogoratu bitartean bapo bazkaldu dute: txistorra, txakolitan egindako ganba handiak, porru eta ganba krepak txipiroi saltsarekin, Palenciako arkumea patatekin eta tarta whisky erara.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.