Femkultur 2024: "Eva Rufo. Yo deseo", errezitaldia

Femkultur 2024: "Eva Rufo. Yo deseo", errezitaldia

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es

Non

Iturramako Civivox-a

Noiz

16/03/2024

2024ko Femkultur programaren barruan. Emakumezkoen kontu aitorrezinen errezitaldiaYo Deseo poesia-errezitaldiaren eguneratze bat da, hitz lirikoa egungo publikoarengana hurbiltzeko eta guk baino lehen desiratu zuten emakumeen ahotsak aldarrikatzeko. Bere ahalmen iradokitzailea ugaritzeko, bertsoak argiarekin eta zuzeneko musika elektronikoarekin uztartzen dira, emakumezkoen intimitatearen inguruan giro eder eta sentsorial liluragarria sortuta. Hamaika emakume izanen ditugu bidelagun: Safo, Sor Juana Inés, Li Ye, Wallada, Hildegarda de Bingen, Hadewijch de Amberes, Hafsa Al-Rakunía, Beatriz de Día, Christine de Pizan, Florencia Pinar, Teresa de Ávila, Louise Labé, Gaspara Stampa edo Aphra Behn. Gure ibilian, haien ahotsak solasean arituko dira egile garaikideen ahotsekin: Ana Frank, Gloria Fuertes, Alejandra Pizarnik, Idea Vilariño, Gioconda Belli, Ana Rossetti, Aurora Luque, Anne Carson edo Elena Medel. Gure garaikideek, beraz, gorazarre egin diete ahotsik klasikoenei, ahots horiek bide urratzaileak izan baitziren eta, egiazko maistrak, izendatzean izendatuari balioa emateko orduan. Hori guztia, subjektu aktibo eta desiratzaile gisa, lehen pertsonan: Nik desiratzen dut.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak