Borrokak "irmotasun handiagoz abiatzea" ahalbidetuko die aldaketak

Ikasle Abertzaleak-ek bukatu berri du bere VIII. Kongresua, Berriozarren (Nafarroa). Atzoko zein gaurko 700 militante elkartu dira eta 37 urteko ibilbidea duen eragilearen izena eguneratzea erabaki dute: Ikasle Antolakunde Sozialista (IAS) izango da aurrerantzean. Horrekin batera, "estrategia komunistaren bidea" berretsi dute eta hezkuntza sistema sozialistaren alde egin dute. Horiek izango dira euren helburuak. Egindakoa baloratu dute eragile horrek Lasarte-Orian dituen kideek.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak