Udaberri honetan, jarduera kultural handia Bilbon

Udaberri honetan, jarduera kultural handia Bilbon
Bilboko Udalak udaberri honetan hiriko auzoetako kale eta plazetan egingo diren hainbat kultur jarduera programatu ditu. Horiek guztiak publiko guztientzat, doakoak eta aire zabaleko aisialdirako eskaintza izango dira.

Jarduera guztiak ekainaren 30era bitartean egingo dira, uztailaren 1ean hasiko den Bilboko Kalealdia jaialdiari bide emanez.
Udalak udaberri honetarako 100 hitzordu kultural baino gehiago antolatu ditu, hala nola dantza, kaleko antzerkia, euskal folklorea, musika eta klowna.
Horiek honelako jaialdien barruan ikusi ahalko dira: Udaberriko Bertso Saioak, Magiaren Topaketak, Musikauzo, Bilboko Dantzaguneak Kalera, Santutxu Kolorea, Clown Zorrotza, Dantza Plazetan eta Ibaiondo Dantzan.

Laster barru hasiko dira Magiaren Topaketak, maiatzaren 3tik 26ra. Programak 20 urte betetzen ditu aurten, eta hori ospatzeko ekitaldiaren ibilbidea erakusten duen argazki erakusketa bat ere antolatu da. Erakusketa maiatza osoan zehar bisitatu ahal izango da.
Maiatzaren 3an, 19:00etan, Euskal Magoak on Stage gala eskainiko da euskaraz, Xabi Linazasoro, Tor- Txoborro, Marsel, Eriz, Asier Kidam eta Imanol Ituiño magoen partaidetzarekin.
Maiatzaren 4an Munduko Izarrak gala antolatu da Murphy, Gisell, Arkadio eta Solange Kardinaly magoekin. Maiatzaren 10ean, 19:30etik aurrera, Jaque Magoaren Puro imposible emanaldia programatu da. Maiatzaren 14an, Imanol Ituiñok Magia parrastan ikuskizuna egingo du euskaraz, 18:00etan.
Maiatzaren 24tik 26ra, asteburuan, magia kalera aterako da, eta oso emanaldi bereziak eskainiko dira Txurdinagako Jardines de Garai plazan.

Jarduera kultural guztien gaineko informazioa: Kulturabarrutik

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak