"Tabuen kutxatik oholtzara"

"Tabuen kutxatik oholtzara"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

tolosa.eus

Non

Topic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa

Noiz

16/03/2024

Elkartasuna, kontzientziazio soziala eta umorea sustatzen dituen ekitaldi batek itxiko du Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu den egitaraua. Martxoaren 16an, larunbata, ‘Tabuen kutxatik oholtzara’ ikuskizun solidarioa izango da, Topic-en. Bertso musikatuen saioa da, hitzak, ahotsa eta umorea biltzen dituena. Minbiziaren aurkako Iñurri elkarteak sustatuta, egitasmo hau minbiziari aurre egiten dioten emakumeei laguntza emateko izango da. Amaia Agirre bertsolaria arituko da gai jartzaile lanetan, eta Uxue Alberdi, Ane Labaka, Onintza Enbeita eta Oihana Iguaran bertsolariek parte hartuko dute, Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikarien laguntzarekin. Saioa arratsaldeko 19:00tan hasiko da Topic aretoan eta sarrerak doakoak izan arren, gonbidapenak aldez aurretik eskuratu behar dira, Topic-eko leihatilan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak