Getxophoto 2024: Herri Partaidetza

Getxophoto 2024: Herri Partaidetza

Gertaeraren datuak

Antolatu du

getxophoto.com

Noiz

18/03/2024-etik 07/04/2024-era

Gaia: Play
Epea: 2024ko apirilaren 7a, igandea
Non: Algortako dendetako erakusleihoetan
Laguntzailea: Algortako DendakGetxophotoren herri partaidetzarako espazioa da hau. Nahi duenak aldez aurretik ezarritako gaiaren inguruko bere argazkia bidali dezake eta horrela jaialdian parte hartu. ZERParte hartzeko, pertsona bakoitzak Play kontzeptuari buruzko argazki bakarra bidali behar du. Play jolas gisa eta honek etorkizuna entseiatzeko eremu bezala duen ahalmen gisa ulerturik. Play berbak ere aktibazioa, antzezpena edota hasiera adierazi nahi du. NORKEdonork har dezake parte: zaletuek zein profesionalek. Adinez behekoa baldin bazara gurasoen baimena behar izango duzu. ZELANParte hartzeko izen-emate orrialdea bete beharko duzu eta zure argazkia getxophoto@gmail. com helbidera bidali. Argazkiak jpg artxiboa izan behar du eta gutxienez 2. 400×1600 pixeletako tamaina eta 240 dpi-tako erresoluzioa eduki beharko du. NONJasotako irudi guztiekin gure webgunean ikusgai egongo den bideo bat egingo da eta horietako batzuk (antolakuntzak, Gorka Garate eta Eukene Olaguerekin batera aukeratuak) Algortako Dendak elkarteko horrenbeste erakusleihoetan jarriko dira. Honez gain, liburuxka bat ere argitaratuko da, aukeratutako argazkiak eta hauek ikusgai egongo diren saltokien helbideak jasoko dituena. NOIZIrudiak bidaltzeko epea 2024ko martxoaren 4tik apirilaren 7ra arte luzatuko da. Irabazleen izenak 2024ko apririlaren 22an, astelehenez emango dira ezagutzera. ALGORTAKO DENDAKBestetik, Algortako Denda elkarteak, getxotar batek egindako argazkirik onena aukeratuko du eta elkartearen saltokietan gastatzeko 100€-ko txartela oparituko zaio egileari.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak