Nontzeberrik udako tartea hartuko du atsedenerako. Udaz ondo gozatu!
OPORREN HASIERA
urteroko usadioa gurean
oporrak hartzen zituenean
etxera ekartzen zuen aitak buzoa
azkenengo egunean poltsan sartu eta bainugelan utzi
amak beteko zuen ontzia gero bertan murgiltzeko
astronautarena zirudien jantzi urdina
ura nola belzten zen begira anaia eta biok
arropatik burdin-hautsa
hara hor metal astunez betetako lakua
odesako portu minimala
apustu egingo genuen
zenbat arrain agertuko tripaz gora
horrela hasten zen gure oporraldia
herriko jaiekin batera
ordurako martxan barrakak tonbolak festa batzordea
desberdina izango zen beste udaldi bati ongietorria
zubi zaharraren ertzetik suzko erroberak
ilusio aldi motx baten hasierako eztandak ortzian
urte horretan ordea zerbait jazoko zen
oinarriak janda zituen zubiak
artean anaiak eta biok ezer barrundatzen ez
festak horrela hasi ziren azkenengo aldia izango zen
(Xabi Borda)
Nontzeberrik udako tartea hartuko du atsedenerako. Udaz ondo gozatu!

Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.