Herritarrek eman dezakete Kirol Sarietarako botoa

Azpeitiko Udalak zehaztu ditu aurten banatuko dituen hiru sarietarako hautagaiak zeintzuk diren. Urteko Kirolaria sarirako hautagaiak dira gizonetan Unai Marrero, Arauntza Riderseko mendi bizikleta taldea eta Gorka del Cid; emakumeetan, berriz, Maite Etxezarreta, Izarraitz igeri elkarteko absolutuen taldea eta Malen Astigarraga. Urteko Boluntarioa sarirako hautagai Ilunpeko boluntarioak, Julen Esteban eta Jose Mari Perez izendatu dituzte. Astelehen eguerdira arte izango da botoa emateko aukera, igerilekuan nahiz kiroldegian edo Internet bidez.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak