2024ko Pasaiako Dantza Festibalaren barruan. Bihar-ek egunerokotasuneko gauza txikiei buruz hitz egiten du. Gure benetako helburura iritsi aurretik denbora okupatzeko egiten ditugun hainbat gauzei garrantzia ematen die. Bihar-en bitartez indarrak eta ahuleziak eszenaratzen ditu; itxaroten geratu ordez, beldur horiei aurre egin eta fisiko bihurtuz. Biharko utziz gero inoiz bukatuko ez liratekeen gauza horiei guztiei denbora eta espazio txiki bat eskaintzen die. - Interpretazioa: Ainhoa Usandizaga
- Zuzendaritza laguntzaileak Nekane Mendizabal eta Igor Calonge
- Jantziak: Ainhoa Usandizaga
- Argazkiak : David Candela
- Banaketa eta produkzioa: Ainhoa Usandizaga
- Dirulaguntza: LABO XL festibala
- Elkarlana : NODE Kultur Elkartea, Dantzagunea eta Errenteriako Arte Eskola
Pasaiako Dantza Festibala 2024: "BIHAR"

Gertaeraren datuak
Antolatu du
pasaiakodantzafestibala.info
Non
Biteri Plaza (Pasai Atxo)
Noiz
06/06/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.