Zinemateka Azkuna Zentroa: "Things that I never told you"

Zinemateka Azkuna Zentroa: "Things that I never told you"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

azkunazentroa.eus

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

23/04/2024

Isabel Coixet-en omenezko Zinemateka zikloaren barruan. Don etxe-saltzailea da, eta denbora librean boluntario gisa aritzen da Esperantzaren Telefonoan.

Ann argazkigintza- eta bideo-denda batean lan egiten du; mutil-lagunak esan dio jada ez duela maite eta bertan behera utzi nahi duela harremana. Mutil-laguna berreskuratzen saiatzeko, Annek bideo-zinta bat grabatzen du, eta sekula esan gabeko gauzak kontatzen dizkio bertan. Don eta Annen bizitzak elkar gurutzatu, eta funtsezko aldaketak izango dira.

Ba al zenekien…

Isabel Coixet hiru urtez aritu zen gidoian lanean, Oregonen filmatu zuen filma lau astean, dirulaguntzarik jaso ez, eta 100 milioi dolar baizik ez zituen kostatu. Berlinalen aurkeztu zuen eta horrek ateak ireki zizkion zinemagintzaren industrian. FITXA TEKNIKOA

- Zuzendaritza: Isabel Coixet.
- Antzezleak: Andrew McCarthy, Lili Taylor, Peggy West.
- Gidoia: Isabel Coixet.
- Generoa: Fikzioa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak