"Ikus-entzunezko sorkuntza familia-artxiboetatik abiatuta" tailerra, Irati Cano Alkainekin

"Ikus-entzunezko sorkuntza familia-artxiboetatik abiatuta" tailerra, Irati Cano Alkainekin

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.tabakalera.eus

Noiz

20/04/2024

Lantegi honetan familia-istorio berriak sortuko dituzte parte-hartzaileek argazkien, etxeko filmen (super 8), postalen eta gutunen bidez. Norbanakoaren esperientziak, hala-nola kolektiboak, familia-narratiba horien errealitatea nola forma eta berrinterpreta dezaketen aztertuko da. Ikus-entzunezko sorkuntza-prozesuan, imajinatzen dugunaren garrantzia nabarmenduko da, zuzenean atzemandakoez gain, kanpoan dagoenari, eremutik kanpo dagoenari balioa emanez. Aurkitutako artxiboen bidez istorio berriak irudikatzeko ariketa interesgarria izango da hau. Lantegi honek Euskadiko Filmategiaren laguntza jaso du ariketa egiteko pelikulak prestatuz. Ordutegia: 10:30-17:30. Egun osoko lantegia denez, Tabakalerak bazkaria eskainiko die parte-hartzaile guztiei.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak