Expodistrito 2024 (apirila-ekaina)

Expodistrito 2024 (apirila-ekaina)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bilboko Udala

Non

Bilboko Udaltegiak

Noiz

05/04/2024-etik 28/06/2024-era

Bilboko Udalak antolatzen duen erakusketa tenporal deszentralizatuen zikloak, Expodistritok, proposamen berriez betetako edizio berri bat dakar apirilaren 5etik aurrera. Beti bezala, San Inazio – Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegiek erakusketak hartuko dituzte. Oraingo honetan, Bilboko auzoetara hurbilduko diren artistak honako hauek dira: Montse Villamayor Merino, Eduardo Alonso Nieto, Claudio Lorenzo Quintela, Jon Mikel Bañales, Diego Herrera Carcedo, Amaia Maguregui, David Fernández eta Arantza Sáez de Lafuente Calvo. Horrez gain, Akuarelisten Euskal Elkarteak antolatutako ikastaroko tailerretan egindako lanen erakusketa bat egingo da eta Pablo Bergerren “Robot Dreams”, Animaziosko Film Onenaren Goya Saria irabazi duen filmaren prozesu artistikoari buruzko erakusketa egongo da. Expodistrito ekainaren 28ra arte doan gozatu ahal izango da goizez, zein arratsaldez. Programa osoari buruzko informazioa eskuragarri dago www. kulturabarrutik. eus-en. Edizio honetan hainbat artistak bisita gidatuak eskainiko dituzte haien erakusketen xehetasunak publikoarekin partekatzeko. - Expodistrito 2024: apirila-ekaina (pdf)ERAKUSKETAK, ESPAZIOAK ETA DATAKJON MIKEL BAÑALESBILBOTIK KALIFORNIARA: UN JOVEN ILUSTRADOR BILBAÍNO EN DC COMICSKomikiaKomiki -formatu eta -eredu asko daude: lerro argiko komiki europarra, superheroien komiki amerikarra eta Japoniako manga komikiak, besteak beste. Erakusketa honetan, Jon Mikelek superheroien komiki-eredu amerikarrerako egindako lana egongo da ikusgai, batez ere DC COMICS argitaletxerako marraztutako pertsonaien irudiak: Batman, Green Arrow, Harley Quinn, Joker, Shazam. . . Komikietatik ateratako orrien ondoan, pertsonaien zirriborro batzuk ere egongo dira ikusgai. Apirilak 15 – Maiatzak 10 / Abandoko UdaltegianBisita gidatua: apirilak 17, 20:00etan Abandoko UdaltegianARANTZA SÁEZ DE LAFUENTE CALVO“EL SILENCIO DE LAS HUELLAS DEL PASADO”Diziplina anitzekoa“Naturan barrena ibiliz, nire gogoa leku basatien, oinarrien eta gure kulturaren sustraien zeruertzean dabil. Inguratzen gaituzten arrokek egin dugun bidea markatzen dute eta gure oroitzapenen eta bizitako esperientzien mundua osatzen dute. Iraganeko etapak beren aniztasunarekin eta denboraren joan-etorria dira finkatzen diren historiaren “geruzak”. Gure historiaren aztarnak ikusgai. . . ”- Apiriak 9 - 29 / La Bolsa Udaltegian
- Maiatzak 2 – 15 / Errekaldeko Udaltegian
- Maiatzak 17 – 30 / San Ignazio-Ibarrekolandako Udaltegian
- Ekainak 3 – 13 / Santutxuko Udaltegian
- Ekainak 17 – 28 / Begoñako UdaltegianBisita gidatua: apirilak 11, 19:00etan La Bolsa UdaltegianDIEGO HERRERA CARCEDO“GAGUZIA, MOLDAVIAKO ESTEPAKO GUTXIENGO ETNIKOA”ArgazkigintzaGagauzia Moldavia hegoaldeko eskualde autonomoa da. Lur beltzeko estepa baten gainean dago, zeinetan udan ekiloreek dir-dir egiten duten eta mahatsak upategiak ardoz betetzen dituen. Estepa honetan gagauz herria bizi da, XIX. mendearen bukaeran Dobruja-tik (Bulgaria) ekarria. Haien jatorria herri turkikoetan dago. Euren historiaren aroek eragin handia izan dute haien kulturan; bertako herrietan zehar ibiltzean, aro bakoitzaren arrastoa antzeman daiteke. Apirilak 5 – 29 / Santutxuko UdaltegianBisita gidatua: Apirilak 12, 18:00etan Santutxuko UdaltegianMONTSE VILLAMAYOR MERINO“MIS ESPACIOS, MIS PASIONES”Margoa“Nire margo estiloa figuratiboa da errealismorako joerarekin, batez ere, erretratuetan. Lan gehienak topatu ditudan txoko eta paisaienak dira, bizi izan eta gozatu ditudanak, nire bizitzaren atal txikiak. Ikustera hurbiltzen den jendeak gozatzea espero dut. ”- Apirilak 9 – 29 / Otxarkoagako Udaltegian
- Maiatzak 2 – 15 / San Frantziskoko Udaltegian
- Ekainak 3 – 13 / Castaños Udaltegian
- Ekainak 17 – 28 / Errekaldeko UdaltegianEDUARDO ALONSO NIETO“A VISTA DE BARCO”Kartelak eta argazkigintzaNor ez da inoiz sentitu "norbere" ozeanora iristeko itxaropenarekin ur-korronte batean "nabigatzera" irten den paperezko ontzi baten modura? Argazkien serie honek irudizko bidaia horren uneak eta perspektibak erakusten ditu. - Apirilak 9 – 29 / Castaños Udaltegian
- Maiatzak 2 – 15 / Santutxuko Udaltegian
- Ekainak 3 – 13 / San Ignazio-Ibarrekolandako Udaltegian
- Ekainak 17 – 28 / San Frantziskoko UdaltegianAMAIA MAGUREGUI Y DAVID FERNÁNDEZ“CIEN LENGUAJES”ArgazkigintzaErakusketa honek gure munduak kultura eta hezkuntza aldetik dauzkan aberastasuna eta aniztasuna erakusten ditu, 24 eskola eta hezkuntza-proiektutan zehar egindako ibilbide batean, Asia, Ozeania eta Europako hainbat herrialdetan zehar. Amaia Maguregui eta David Fernández argazkilariek egin duten hiru urteko bidaia baten emaitza da, eta CIEN LENGUAJES ikerkuntzako eta zinema dokumentaleko ikerketa-proiektuaren barruan kokatzen da. - Apirilak 5 – 29 / Santutxuko Udaltegian
- Maiatzak 2 – 15 / San Ignazio – Ibarrekolanda Udaltegian
- Maiatzak 17 – 30 / La Bolsa Udaltegian
- Ekainak 3 – 13 / Errekaldeko UdaltegianCLAUDIO LORENZO QUINTELA“LA HABANA, RÍO-BAHÍA Y ATACAMA, TRES PAÍSES, TRES PAISAJES”ArgazkigintzaLa Habana giza paisaia da batez ere. Río eta Bahía Brasilgo bi harribitxi dira. Paisaia benetan ederrak eta jende atsegina. Atacama, munduko basamorturik lehorrena, Txile iparraldean, erakusketaren kontrapuntua da. Kuba eta Brasilgo bizitasunaren eta jendetzaren aurrean, hemen paisaiak ilargia dakarkigu gogora; bakardadeaz eta isiltasunaz mintzo zaigu. - Apirilak 9 – 29 / San Ignazio-Ibarrekolandako Udaltegian
- Maiatzak 17 – 30 / Errekaldeko Udaltegian
- Ekainak 3 – 13 / Otxarkoagako Udaltegian
- Ekainak 17 – 28 / Castaños Udaltegian“ROBOT DREAMS”“AMETS BAT MARRAZTEN”ZinemaBilboko Zinemaldi Fantastikoak, FANT BIlbaok, 30. urteurrenean, ROBOT DREAMS filmaren sorkuntza-prozesuari eskainitako erakusketa bat, filmaren arte-zuzendari José Luis Ágreda sevillarrak komisariatua; ibilbide bat Pablo Bergerrek zuzendutako eta Sara Varon ilustratzaile iparramerikarraren nobela grafiko homonimoan inspiratutako animazioko harribitxi honen sorkuntza-faseetan zehar. Zinemako animazioaren eta, bereziki, Robot Dreams filmaren mundu liluragarriaren zirrikituak ezagutzera emateko erakusketa bat. - Maiatzak 2 – 30 / Begoñako UdaltegianMICHEL RUÍZPASIÓN POR LA MATERIAEskultura“Hamabost urte daramatzat eskulturak egiten. Forma, testura eta materialenganako grina horrela bideratzen dut. Gainera, eskulturaren bidez nire bizitzako esperientziak eta nire kezkak, ilusioak, intuizioak, emozioak lotzen ditut. Opari biribila. Neure lanetan erabiltzen ditudan materialen muina eta jatorria ikertzen ditut: zura, burdina, harria. Material zaharrak bilatzen ditut eta haien aurreko bizitzaren gainean eraikitzen dut neure obra. Horrela, bigarren bizitza bat ematen diet materialei, baita neure buruari ere. ”- Maiatzak 17– Ekainak 13 / Abandoko UdaltegianBisita gidatua: Maiatzak 29, 19:00etan Abandoko UdaltegianEUSKAL AKUARELARIEN ELKARTEAURMARGOA“Akuarela erakusketa kolektiboa hau 2023/2024 ikasturtean egina da, elkarteak Mazarredo Zumarkaleko 35ean urtero antolatzen ditugun akuarela tailerretan. Talde-erakusketa honen bidez, akuarela teknika gizarteari hurbildu nahi diogu eta gustoko duten pertsona guztiak ikustera gonbidatu nahi dugu. Ziur gaude gustoko izango duzuela!”- Ekainak 17 –  28 / Abandoko UdaltegianEXPODISTRITOEXPODISTRITO programa Bilboko Udaleko Kultura Arloaren ekimen bat da, eta Bilboko arte-adierazpenak deszentralizatu eta artista berrien lana jendaurrean aurkezteko helburua dauka. Ohikoa den bezala, erakusketak txandakatuz joango dira, eta horietako bakoitzaren data zehatzak kontsultatu ahal izango dira Udan Zentroetan bertan, kultur programazioa jasotzen duen webgunean (www. kulturabarrutik. eus) eta 010 telefonoan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak