"Hondalea"

"Hondalea"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

donostia.eus

Non

Santa Klara uhartea

Noiz

01/06/2024-etik 30/09/2024-era

Cristina Iglesias artista donostiarraren Hondalea obra, Santa Klara uhartean kokatua, irekita egongo da uda garaian eta doan bisitatu ahal izango da. Hondalea bisitatzeko aukera izango dute herritarrek aurrez erreserbarik egin beharrik gabe. Bisitak ordu erdiz behin eskainiko dira, goizeko 11etan hasita, eta arratsaldeko 18:30etan izango da azkena. Gehienera 20 laguneko taldeak osatuko dira eta 20 bat minutu iraungo dute bisitek. Aurten ere bisita gidatuak eskainiko dira uztaila eta abuztuan. Uztailaren lehenetik hasita, abuztuaren 31ra bitarte, bisita gidatu bana izango da goiz eta arratsaldez: 11:00etan eta 18:00etan. Ikusi bisiten informazio gehiago, hemen.  

Bisitaren bat erreserbatu nahi izatera, zentralita martxan izango da etzitik, maiatzaren 15etik, aurrera: hondalea@donostia. eus eta 943 129358.

Cristina Enea Fundazioak, hezkuntza-eskaintzaren barruan, martxan ditu jada Santa Klara uhartea eta Hondalea ezagutzeko bisitak, eskolei eta talde soziokulturalei zuzenduta.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak