Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketako bigarren fasea

Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketako bigarren fasea
Asteburuan hasiko da Herriarteko Txapelketako bigarren fasea. Eskualde bakoitzak badu bere irabazlea eta final laurdenetan ordezkatuko dituen taldea: Tolosaldean Alegiako Boskatu, Goierrin Zumarraga Urretxu 1, Urolan Azpeitiako Zaharrak Berri, Urola Kostan Zarauzko Allepunta, Buruntzaldean Hernani, Donostia-Oarso-Bidasoan Irungo Txingudi A, Debagoienan Leintz eta Debabarrenan Xarmaginak.

Bigarren fasea Zaldibiako kultur etxean hasiko da ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etan, Boskatu eta Zumarraga Urretxu 1en arteko saioarekin.
Larunbatean, apirilaren 18an, berriz, Zaharrak Berri eta Allepuntak kantatuko dute Azpeitian. Bigarren asteburuko saioak hilaren 24an eta 25ean izango dira Hernani eta Soraluzen, hurrenez hurren. Lehenengoan, Hernani eta Txingudi A arituko dira, eta bigarrenean Leintz eta Xarmaginak.
Final aurrekoak maiatzaren 9an eta maiatzaren 16an izango dira, eta Aiako finala maiatzaren 30ean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak