Euskara, arte garaikidearen eta performancearen begiradapean

Euskara, arte garaikidearen eta performancearen begiradapean
Bihar, apirilaren 25ean 19:00etan, Durangoko Arte eta Historia museoan Euskara Sukaldatzen izeneko ikus-entzunezkoa pantailaratuko da.

Euskara Sukaldatzen Amaia Hormaetxeak eta Endika Basagurenek egindako ikus-entzunezko proiektua da. Arte garaikidearen eta performancearen bidez, euskara osatzen duten azentuak ikertzen ditu.

Ameriketako Estatu Batuetan filmatua, hain zuzen ere New York, Washington DC eta Miami hiri ospetsuetan, bideoak Castillo Suárezen Alaska liburuko poemak irakurtzen dituzten hainbat pertsona biltzen ditu. Diasporako euskal komunitateetan euskara aztertu eta ikertzeko helburua du ikus-entzunezkoak.
Castillo Suárez idazleak ekitaldian parte hartuko du liburu horren nondik norakoak eta bi proposamenen arteko harremana azaltzeko.

Azkenik, Argi Arte ikastetxeko ikasleen ilustrazioak ere ikusgai egongo dira: 18 eta 22 urte bitarteko ikasleek euskarak eurentzat zer esan nahi duen irudikatuko dute, sabaitik zintzilikatuko diren 120 x 45 cm-ko euskarrietan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak